Menestra eta bakailaoa egiteko sukaldari profesionalen aholkuak

Jagoba Domingo 2013ko eka. 19a, 15:43

Debagoieneko 14. jardunaldi gastronomikoen barruan, ibarreko jatetxeetako lau sukaldarik tailerra eskaini zuten atzo Arrasaten. Bertan, gerturaturikoei sukaldean egunero erabiltzen dituzten trikimailuak azaldu eta aholkuak eman zizkieten.

Barazki-menestra eta bakailaoa menu erakargarria da edonorentzat. Ba atzokoan, ibarreko puntako sukaldariek menu hau prestatzeko trikimailuak erakutsi zizkieten tailerrera gerturatu zirenei.

Debagoieneko 14. jardunaldi gastronomikoen egitarauko berritasuna, tailer hauetan parte hartzeko aukera izan da. Sukaldaritza profesionalak, herritarrei gerturatzeko aukera paregabea da hau. Atzokoa lehenengo tailerra izan bazen ere, itxura ona hartu zioten antolatzaile, sukaldari eta ikasleek.

Bergara, Arrasate eta Oñatiko sukaldariak

Lehenengo tailerrean parte hartu zuten sukaldariak hurrengo hauek izan ziren: Bergaratik, Lasa jatetxeko Koldo Lasa; Arrasatetik, Hilarioneko Gabino Yarza eta Santa Ana hoteleko Iñaki Pildain eta Oñatitik, Goiko Benta jatetxeko Miren Maiztegi. Eroso ikusi zitzaien sutegien artean lan egin bitartean gerturatu zirenekin hitz egiten eta hauen galderei erantzuten.

Denboraldiko barazki menestra egiten hasi zuten sukaldaritza eskola eta batek baino gehiagok errezeta amaitu aurretik hau dastatzeko gogoa zuen. Menuaren bigarren platera, pil-pil erara egindako bakailaoa izan zen, eta ordurako hasierako lotsa galduta zuten bai ikasle baita sukaldariek, beraz hainbat galdera luzatu zizkien profesionalei.

Hurrengoa uztailaren 2an

Izan ere, askok etxean ikusitakoaren arabera sukaldatzen dugu eta atzo sukaldean aurrera pauso bat emateko hainbat aholku jaso zituzten. Tailerraren balorazio oso positiboa egin zuten eta bi aste barru, uztailaren 2an, martitzena, garaiko entsalada epelak eta hegaluzea egiteko beste tailer bat egongo da Mankomunitateko eraikinean. Hori bai, aurretik izena eman beharra dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak