Kooperatibagintzaren I. Topaketa ekainaren 21ean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ekainaren 19a

Lanki ikertegiak, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Mondragon taldeak eta Otalorak antolatuta, ekainaren 21ean Kooperatibagintzaren I. Topaketa egingo da, Arrasateko Garaia berrikuntza gunean. Bertan Christian Felber ekonomialari austriarrak ere parte hartuko du. 09:00etatik 14:00etara bitartean egingo da topaketa. Izena aurrez eman behar da.

Ondorengoa da egitaraua:

  • Sarrera. Ainara Udaondo, LANKI Ikertegia-Mondragon Unibertsitatea.
  • Hitzaldia: Identitate Kooperatiboa: Mondragon Taldearen ildo estrategikoaZigor Ezpeleta, Mondragoneko Gestion Soziala.
  • Talde dinamika: Nola indartu kooperatiba izaera?
  • Hitzaldia: Economía del bien común: ekonomia eredu berri baterako proposamena. Christian Felber, ekonomialari austriarra, eredu berriaren sustatzailea.
  • Kooperatibagintzan aditu tituluko 4. edizioaren diploma banaketa

Izena emateko deitu edo idatzi beheko helbidera (izen-abizenak eta erakundea zehaztuta): 943 71 41 57 eta harrera.huhezi@mondragon.edu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak