Aldai kalean dauden Repsolen biltegietako batean gertatu da gas isurketa. Gipuzkoako Suhiltzaileen zerbitzutik jakinarazitakoaren arabera, baina, "ez dago arriskurik, biltegiak bertan dauden etxeetatik aparte" daudelako. Hori horrela, 14:30ean kaleratu dituzten 12 etxebizitzetako bizilagunak etxean bueltan dira. Eta orain dela gutxira arte itxita izan den kalea ere zabaldu dute dagoeneko.
Suhiltzaileen arabera, Repsoleko teknikaria bertan egon da, eta arriskurik ez dagoela ikuskatu du. Zehazki, egingo dutena da ihesa izan duen biltegiko propanoa inguruko etxebizitzetara bideratu, haiek erabil dezaten biltegia hustu arte. Eta behin hori gertatuta, biltegiaren balbula konpondu egingo dute.