Jaietako egitarauan Arrasateko Udalak ETAko presoen aldeko "kalejira" sartu izana salatu du PSE-EEk

Ubane Madera 2013ko eka. 18a, 13:29

Arrasateko PSE-EErendako "onartezina" da Txosna Batzordeak "ETAko presoen alde antolatutako kalejira" Udalaren jaien egitarauaren barruan sartu izana. Diote hala azaltzen dela "Udal gobernuak Arrasateko postontzietan banatutako eskuorrian".

Paco Garciak, Arrasateko idazkari orokorrak ekitaldi hori jaien egitarautik kentzeko eta "politizaziotik urrun" dauden Sanjuanak eskatu ditu. Garciaren iritziz, Udalak "lehenbailehen" egin beharko luke zerbait, ez delako "onargarria" herriko jaiak "ETAko presoak goraipatzeko" erabiltzea. Gaineratu du udaletatik "bakearen eta berradiskidetzearen alde" egin behar dela lan, eta "ez terroristak babestu eta haiek omentzen". 

Eta, "jardunean diharduen bakarra"

Horrekin batera, Gartziak besteak beste salatu du ETA dela "Europan jardunean diharduen erakunde terrorista bakarra", badela hura "kondenatzeko ordua" eta "Bilduren Udal gobernuak beste behin erakutsi" duela "zeinen alde" dagoen. Zentzu horretan, "terrorismoaren biktima guztien duintasuna" aldarrikatu du sozialista arrasatearrak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak