Dorletako Amako ordezkariek lan txukuna egin zuten, etxean bertan

Xabier Urtzelai 2013ko ekainaren 18a

Arrasaten korritu zuten alebin eta benjamin mailako txirrindulariek zapatuan, eta Dorletako Amako gaztetxoek lan txukuna egin zuten. Hala, pozik egoteko moduan amaitu dute denboraldia.

Dorletako Amako ordezkariak izan ziren, benjaminetan Julen Alcalde, Aner Uribesalgo, Enaitz Garai eta Yeray Galan, eta alebinetan Unax Sanchez, Alaitz Beloki, Aimar Arriolabengoa, Oihan Uroz eta Enaitz Arkauz; eta, infantiletan Asier Azkarate, Liher Unzueta, Iñigo Rodriguez, Joseba Rodriguez eta Nestor Uroz izan ziren.

Benjaminetan Enaitz Garai izan da hirugarren sailkatua, alebinetan Alaitz Beloki lehenengo neska, Oihan Uroz lehenengo eskolakoa, eta infantiletan Joseba Rodriguez lehenengo eskolakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak