

Nafarroa etorbideko skate gunean, Gazte Txokokoek antolatuta, Urban Festa egingo dute barikuan 17:00etan. Skate, BMX, mikropatin eta patin lehiaketak egongo dira eta graffiti arte erakustaldia ere egongo da. Musika izango dute arratsalde osoan eta X Kirolen bideo lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.