"Giro ederra" izan da Arrasateko Iturbide egoitzako Nagusiaren Astean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 17a

Egubakoitzean amaitu zen, bingo bereziarekin, Iturbide egoitzako Nagusiaren Astea. Astelehenetik egubakoitzera bitartean, denetariko ekintzak izan dituzte: zuzeneko musika, antzerkia, korua, danborrada entsegua... Ekintza guztietan "parte-hartze altua eta giro ederra" izan dituzte, egoitzako arduradunek adierazi digutenez.

Egun handiena eguaztenekoa izan zen: "Aurreko urteetan egoitzako egun berezian kanpora joaten ginen, baina hainbat elbarritu ditugu eta autobusera igotzen eta jaisten denbora asko egiten genuen. Ez genuen eguna aprobetxatzen. Aurten herrian bertan geratzea erabaki dugu eta, eguraldi onaren laguntzaz, oso gustura ibili ginen". Meza entzun, Kajoi tabernako terrazan tragoa eta mokadutxoa hartu, Kulturateko zezenketen gaineko erakusketa ikusi, Etxaluzen bazkaldu eta bi ordu inguruko dantzaldiaz gozatu; egun borobila izan zuten.

Ohiko bingoa, baina opariekin

Egubakoitzean bolo txapelketarekin eta bingo bereziarekin amaitu zuten egitaraua: "Egubakoitzero egiten dugu bingoa, egoiliarrei asko gustatzen zaie. Gaurkoa [egubakoitzekoa], gainera, opari bereziez osatutakoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak