Lapurreta egin dute Arrasateko bazar txinatar baten

Txomin Madina Milikua 2013ko eka. 18a, 15:38

Barruan 250 euro zituen kutxa erregistratzailea eroan dute lapurrek.

Udaltzainek jakinarazi dutenez, bart gauean gertatu da lapurreta eta jabeak denda irekitzera joan direnean konturatu dira. 11:30ak inguruan jaso dute ertzainek udaltzainen abisua, Kontzezino kaleko bazar txinatar baten lapurreta egin dutela esanaz. Lapurrek atea bortxatu dute dendara sartzeko eta erakusleihoko kristal bat hautsi eta bestea pitzatu dute. Jabeek esan digutenez, kutxa erregistratzailea eroan dute, barruan zituen 250 eurorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak