16:00etan jaso zuten suhiltzaileek Arrasateko habiaren berri: Beti ilintzean kendu behar dira habi horiek, liztor guztiak orduan joaten direlako habiara. Momentu ona da guztiak leku berean egoteko", jakinarazi dute suhiltzaileek.
Aurten ugaritu
Habi primarioa esaten zaio Arrasaten kendu duten horri. Laranja baten tamainakoa da, apur bat handiagoa akaso. Erreginak egiten du habia, eta arrautzak besterik ez ditu ipintzen. Horren ostean sortzen ditu liztor asiatikoak habi handiak, arriskutsuagoak direnak: "Hemendik hilabete edo bi hilabetera habi handiak egiten hasiko dira, halakoetan liztor piloa egoten da", abisatu dute suhiltzaile zerbitzutik. "Arrasaten iaz ere azaldu ziren, baina gutxi batzuk. Orain, berriz, litekeena da ugaritzea", gaineratu dute.