Abaroa elkartekoak ederto ibili dira Europako Parlamentuan eta Alemaniako Oihan Beltzean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 17a

Abaroa erretiratu elkarteak irteera antolatu zuen ekainaren 10etik 16ra. Estrasburgoko Europako Parlamentuan egon ziren eta, besteak beste, saio bat jarraitu zuten zuzenean: "Gonbidatuen gunean egon ginen agintarien azalpenak aurikularretatik entzuten. Hizkuntza ezberdinetan entzuteko aukera zegoen". Alemaniako Oihan Beltzean ere egon dira; ederto ibili direla esan digute: "Oso bidai interesgarria izan da eta eguraldi ona egin digu".

Abaroa elkartekoak Europako Parlamentuan, Estrasburgon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak