Ligan 11 taldek hartu dute parte eta guztira Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zentroetan dauden 140 bat jokalarik hartu dute parte. San Juan de Dios ospitalea Gipuzkoako ordezkari bakarra izan da.
San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko areto futboleko taldeak bigarrenez irabazi du Euskadiko Osasun Mentalaren areto futboleko liga. Ekainaren 7an Barakaldon jokatutako finalean Gasteizko errehabilitaziorako zentroko taldea gainditu zuten Arrasateko zentrokoek. Kirol-lorpenetik haratago, ospitaleko errehabilitaziorako zerbitzuko ordezkariek diote halako txapelketak oso aproposak direla buruko gaitzak dituztenendako: "Jarduera fisikoaz aparte, esfortzua, sakrifizioa, diziplina, tolerantzia, ardura eta beste hainbat balio bereganatzen dute".
Ligan 11 taldek hartu dute parte eta guztira Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zentroetan dauden 140 bat jokalarik hartu dute parte. San Juan de Dios ospitalea Gipuzkoako ordezkari bakarra izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.