Eskuartean artisau taldeak azoka eta tailerra antolatu ditu hilaren 22rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 17a

Sanjuanetako egitarauaren barruan, ekainaren 22an Eskuartean bailarako artisau taldeak euren produktuez osatutako postuak jarriko ditu Seber Altube plazan¡, baita haur eta gazteei begira 'Zu zeu artisau' izeneko tailerra ere. Azoka 11:00etatik 14:30etara egongo da zabalik eta bertan larruz, makramez, zilarrez eta oihalez egindako artisau lanak erakusgai eta salgai egongo dira. Hennakin eskuak eta oinak apaintzeko aukera ere egongo da.

Haur eta gazteei begira lehenengoz antolatu dute Zu zeu artisau tailerra abian jarriko du elkarteak. Seber Altube plazan bertan, 12:00etatik 13:30era, hiru tailer ezberdin jarriko dituzte: trapuekin eta makilekin koilareak eta eskumuturrekoak egiteko aukera eskainiko duten tailer bana eta aurpegia marraztekoa. Ekimen horrekin elkarteak haur eta gazteen sormenerako gaitasuna bultzatzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak