
Bikotx Gainen ibiltzen hasi eta mendian gora egin zuen Debagoieneko lagun taldeak Pagomakurreraino, eta handik Arrrabako aterpera jo zuten, hamarretakoa egitera. Indarrak berreskuratu ostean Egirinao aldera egin eta Ubiadean bukatu zuten ibilbidea, 14:00etan.
Sierra de la Demanda-Urbion
Hurrengo ireera uztailaren 13 eta 14an egingo dute. Sierra de la Demanda-Urbion inguruak aukeratu dituzte oraingo honetan. Interesa duenak uztailaren 1, 2 edo 3an eman behar du izena, Besaideko bulegoan.