Eskubaloi taldeak beste talde batzuen partetik errekonozimendua jaso du, eta Mondra futbol taldeak, esaterako, detaile polita izan zuen ligako azken partiduan jokalariei oroigarria emanez. Arrasateko eskubaloi taldeak, baina, Udalaren eta herritarren partetik ere errekonozimendua merezi zuen, eta eguenean, hilak 20, jasoko dute errekonozimendu hori. Hala, San Juanak gainean daudela aprobetxatuta, udaleko ordezkariek osoko bilkuren aretoan hartuko dituzte, 18:30ean.