Danborrak astindu dituzte umeek Arrasaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 17a, 18:38

Haurren danborrada egin dute Arrasateko kaleetan zehar. Nafarroa etorbidetik irten eta Herriko Plazaraino 200 neska-mutilek harro desfilatu dute. Plazan hainbat kantu jo ostean, bandak eman dio amaiera haurren danborradari, San Juan kantua joz.

Zortzi konpainia irten dira guztira gaur: danbor-jole berdeak eta urdinak, kantinerak, sukaldariak, barril-joleak, eskoziarrak, praka bakerodunak eta mikeleteak.

Banderadunek zaldi gainean bidea ireki dute eta atzetik abiatu dira gainerako parte hartzaileak, animatuta batzuetan, lotsatuta bestetan, urduri zenbaitetan.

Plazara sartuta, banderadunak udaletxeko balkoira igo eta orduan hasi da azken saioa. Kantu bat bestearen atzetik jo ondoren, azkena Arrasate Musikaleko Bandaren eskutik entzun da, San Juan kantua, hain zuzen. Eta musika entzun bitartean, udaletxeko balkoian Arrasateko bandera eta ikurrina igo dituzte udal ordezkariek. Amaieran, guztiek euren txapelak kenduta airera bota dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak