Aurrekoetan baino maila handiagoa erakutsi dute Patxi Matxin skate jaialdian

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 15a, 22:29

Gasteiz eta Durangotik ere etorri dira parte hartzera. Arraska taldea pozik dago egondako erantzunarekin.

Patineteak, musika eta grafitiak. Osagarri guztiak izan ditu zapatu arratsaldean Arrasateko Musakola kiroldegian egin duten Patxi Matxin jaialdiak. Sariak jokoan zituen jaialdia, izan ere epaimahaikideek adi jarraitzen eta puntuatzen zituzten parte-hartzaileen saltoak eta patinete gainean ibiltzeko zituzten moduak. "Proben zailtasuna, saltoen ikusgarritasuna eta parte-hartzaileen estiloa. Horixe da kontuan hartzen duguna gure iritzia, puntuazioa emateko", azaldu du jaialdiko antolatzaileetako batek, Arrasateko Arraska skate taldeko kide den Jon Ander Rodriguezek.

Hiru probako jaialdia

Arrasatekoak ez ezik, Debagoieneko beste herri batzuetatik, Gasteiztik eta Durangotik etorritako 20 gaztek hartu dute parte; neska bakarra tartean.

Hiru probako jaialdia antolatu dute Arraska taldekoek, eta parte-hartzaileek denbora mugatua izan dute proba bakoitzean ahal duten ariketa ikusgarrienak egiteko. Lehen froga librea izan da, bakoitzak gura zuena egiteko. Bigarren proban, kill da sport delakoan, truku edo abilezia onenak erakutsi behar izan dituzte skate parkeko hiru gune ezberdinetan. Hirugarrena, berriz, teknika, estiloa, erakusteko proba izan da, zoru lauan gaindu beharrekoa. Egun osoko skate jaialdia egin dute zapatuan, goizean erakustaldiarekin eta arratsaldean, txapelketarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak