Aikidoko irakasle onenen lezioak jaso dituzte Uarkapen

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 15a, 21:23

Jose Manuel Matas arrasatearrak gonbidatuta etorri dira denak. Aurreko ekitaldietan baino jende gehiagok hartu du parte eta antolatzaileak pozik daude.

Donostiatik, Gasteiztik eta Bilbotik etorritako maila altuko aikidoko irakasleak eta hango zein hemengo hainbat ikaslek hartu dute parte zapatu goizean Arrasateko Uarkape udal pilotalekuan egin duten aikido erakustaldian. Jose Manuel Matas aikidoko irakasle arrasatearrak gonbidatu ditu. "Pozik nago erakustaldiak izan duen erantzunarekin. Gero eta jende gehiagok ezagutzen du aikidoa, ari da zabaltzen, eta hori da, hain justu, guk gura duguna. Aurten San Juan jaietako egitarauaren barruan sartu dute gure erakustaldia, eta hori garrantzitsua da guretako, horrek esan gura duelako herrian hedatzen ari den ekitaldi bat dela", adierazi du Matasek erakustaldiaren bukaeran.

Mugimendu berriak

Hirugarren aldiz antolatu du Matasek aikido erakustaldia, eta pozik dago, aurrekoetan baino jende gehiagok parte hartu duelako. "Maila handiko irakasleak etorri dira eta eurekin batera ikasteko aukera izan dugu. Bakoitzak mugimendu bat azaldu digu", jarraitu du Matasek. Azalpenak entzun ostean, mugimenduak errepikatu dituzte parte-hartzaileek, bikoteka. Gehiagotan elkartzekotan gelditu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak