Kepa Landaluzeren buru-beltzak Kulturaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 15a, 12:09

Kepa Landaluze artista arrasatearrak '30+7 Blackhead' lana ikusgai ipini du Kulturateko sarreran. Atzo inauguratu zuten eta uztailaren 19ra arte egongo da bertan.

Kepa Landaluze artistari ez zaio arrotza egiten Kulturaten bere lanak erakusgai ipintzea. Kasu honetan, kultur etxeko sarreran ipini du 30+7 Blackhead izeneko lana.

Kulturaten 30 bururen siluetak eta 7 harri-koskor daude ikusgai. "Irakaslea naiz Donostian eta ikasleetan oinarritutako lana da. Beraien siluetak dira. Buru bakoitza bakarra da, nahiz eta aurreneko begiratuan berdinak diruditen". Horixe adierazi gura izan du eta Landaluzek: "Guztiok antzerakoak gara, baina ez gara berdinak".

Kepa Urteaga Kultura zinegotziak eskerrak eman zizkion artistari bere lan bat Kulturaten erakusgai ipintzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak