Arrasateko azoka-plazaren marka-irudia aurkeztu dute

Guren Zumalde 2013ko eka. 14a, 14:42

Gorka Muñoz García leioarrak egin du irudia eta azokan bertan erakutsi dute gaur goizean.

Azoka biziberritzeko ekintzen barruan irudi-marka sortzeko beharra ikusi zuen Bagarak. Gureztatu prozesua arduratu da logo-lehiaketarekin eta martxotik maiatzera jaso ziren irudiak, denera 29.
Gero, epaimahai batek bi egokienak hautatu zituen eta herritarrei utzi zitzaien lehiaketako irabazlea erabakitzen.
Irabazlea eta Gorka Muñoz García leioarrarena izan da. Goizean aurkeztutakoa izango da aurrerantzean Arrasateko azokaren marka-irudia. Antolatzaileen asmoa da ahalik eta azkarren erabiltzen hastea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak