Enpresa berrientzako diru laguntzak

Jagoba Domingo 2013ko eka. 12a, 22:27

Enpresa berrientzako diru laguntzen programaren berri eman zuen atzo Arrasateko Udalak. Prentsaurrekoan arrasateko lau enpresarik euren esperientzia azaldu zuten.

Arrasateko Udalak enpresa berrientzako laguntza programaren xehetasunak aurkeztu zituen atzo. Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, eta Joserra Askasibar eta Marga Garmendiak hauen garrantzia azpimarratu nahi izan zuten. Helburua arrasatearrei euren ideiak aurrera eramateko laguntza eskaintzea da, baina hortik haratago doa.

Enpresa txikiei laguntza

Marga Garmendiak enpresa berrien laguntza zertan datzan azaldu zuen, hau eskatzeko bete beharreko puntuak, horren historia edo aurten lagundutako enpresa kopurua. Programaren helburua enpresa txikiak dira:  15 langiletik beherakoak, eta kalitatezko lanpostuak sortzen dituztenak, hau da, egun osoko jarduneko mugagabeko kontratupekoak edo autonomoak. 2013ko ekitaldiari begira, 35,000 eurotako diru esleipena jaso du Udal Aurrekontuak, eta diru horrekin 13 bat lanposturen sorreran lagunduko litzake.

Garmendiak batez ere sektore ahulduei laguntzeko konpromisoa erakutsi zuen, besteak beste komertzio txiki eta nekazaritzariei. Hala ere, laguntza hau jasotzean baldintza batzuk bete behar dira, adibidez, enpresarekin hiru urtez jarraitzeko konpromisoa erakustea, eta bide horretan ere Udalak aholkularitza zerbitzua eskaintzen du.

Enpresarien esperientzia

Hala ere, prentsaurrekoaren momentu interesgarriena, enpresa berri bat abian jarri duten lau arrasatearren hitz egiteko txanda heldu zenean eman zen. Bertan, Ardatz Akademiako Mikel Makazaga, Rakel Perez nekazaria, Markulete Galdagarintza enpresako Antonio Rienda eta Portaloi optikako Mirari Garitonandia egon ziren.

Lau enpresariak euren esperientzia aurkeztu zuten, eta enpresa berria sortzeko diru laguntza bere momentuan oso garrantzitsua izan zela aipatu zuten, honen puntu batzuekin oso ados ez egon arren, adibidez, bankuari diru-laguntzaren zati bat eman beharra. Hala ere, diru laguntzaz gain beste hainbat alderdi garrantzitsu daudela aipatu zuten, besteak beste, lanak egiterako orduan oztoporik ez jartzea.

Balorazio positiboa

Udaleko ordezkariek balorazio oso positiboa egin zuten, enpresari berriak zintzotasunez esan zutelako esan beharreko guztia eta horrekin aurrerantzean hobetzeko pausoak eman ditzaketelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak