Aurtengo urtean min hartutako lau txirrindularietatik hiru errekuperatuko ditu taldeak: Ivan Velasco, David Arroyo eta Manuel Cardoso. Horrenbestez, Francesco Lasca izango da bajan jarraituko duen bakarra. Caja Rural taldetik adierazi dute "gauzak ondo egiten jarraitzeko eta lasterketetan nabarmentzeko" asmoz eta gogoz daudela.