Arrasatetik Hendaiara, euskal presoen alde futbolean jokatzera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 11a, 20:58

Ekainaren 1ean jokatu zen Hendaian euskal presoen aldeko zazpiko futbol txapelketa. Arrasateko ordezkaritzarik ez zen falta izan: Komando Alpargat eta Arrasateko Alde Zaharra taldeko jokalariak han egon ziren. Guztira 500 jokalari inguru elkartu zituen txapelketak, 50 taldetan banatuta. Goizean ligaxkako partiduak jokatu zituzten, gero herri bazkaria eta arratsaldean, kanporaketak. Finala 20:00etan jokatu zen. Arrasateko bi taldeak final zortzirenetan kanporatu zituzten, baina hori "gutxienekoa" izan zen: "Helburua bete genuen: presoen alde egitea, lagun giro ederrean". Oñatitik eta Bergaratik ere talderen bat joan zen Hendaiara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak