Tradizio biren lokarri lanak egin zituen Hermosaren akordeoiak

Jon Berezibar 2013ko eka. 10a, 14:37

Flamenco Etxea ikuskizuna izan zen zapatuan Amaia antzokian. Akordeoia abiapuntu hartutako ikuspegia eskaini zuen emanaldiak; akordeoiak zabaldutako bidean barrena, euskaldunen eta andaluziarren tradizio musikal desberdinak lotu eta elkarrekin jolasean jarri zituen.

Flamencoak fusiorako duen malgutasun eta prestutasuna makina bat aldiz frogatua izan da mota guztietako planteamenduekin. Uzkurrago jokatu izan du euskal musika tradizionalak mestizaia kontuetan. Hala ere, flamencora gerturatzea ez da berria. Flamenco Etxea ikuskizunak dakarrena, ostera, akordeoia abiapuntu hartutako ikuspegia da, euskal soinuarekin oso lotua dagoen tresna, baina, aldi berean, munduko musikan adar luze eta oparoak dituena. Akordeoiak zabaldutako bidean barrena lotu eta jolasean jartzen ditu Flamenco Etxea-k euskaldunen eta andaluziarren tradizio musikal desberdinak. 

Biren arteko jolasa 

Laukotea –ahotsa, akordeoia, gitarra eta perkusioa– oholtza gainean, dantzari batek osatzen du ikuskizuna. Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarraren eta Jose Luis Monton gitarra-jole katalanaren proiektua da Flamenco Etxea, eta Selene Muñoz dantzari daniar-espainiarra, Maria Berasarte fado abeslari donostiarra eta Hodei Lizaso perkusionista hernaniarrak hartzen dute parte. 

Bi tradizioen arteko jolasa da zapatuan ikusi zena, euskal melodia ezagunekin baina flamenkoaren giro uneoro presente eta saihestezinarekin, nahiz eta Hermosak ahalegina egin akordeoia gailentzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak