Sexualitateak historia zehar izan dituen aldaerak aztergai eguaztenean

Ane Miren Etxeberria 2013ko ekainaren 10a

Ekin emakume taldeak antolatuta, Arrasateko Sexologia Zerbitzuko kide Montse Velaskok Sexualitateak historian zehar izandako aldaeren inguruan jardungo du eguaztenean. Ez da bakarrik izango Maitasun Sexologia Zentroko Estitxu Iriondo eta Miren Navarrok solasaldia eskainiko baitute. Solasaldiko gaia 'Sexu aniztasuna, maitasuna eta desioa'. Zita, eguaztenean, hilak 12, 18:00tatik aurrera Ekinen egoitzan.

Datorren astean gehiago

Datorren astera begira sexualitate tailerra antolatu dute 'Sexualitate ereduak, osagarriak eta formula erotikoak' izenburupean. Zita ordu berean izango da, 18:00tatik aurrera Ekineko egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak