Iñaki Arriola Arrasaten izan da

Jagoba Domingo 2013ko ekainaren 10a

PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia egubakoitzean etorri zen bisitan, Arrasateko Saiolanera. Ekintzailetasunaren garrantzia nabarmendu eta Bilduren "pasibotasuna" kritikatu zuen.

PSE-EE alderdiko Gipuzkoako idazkari nagusi Iñaki Arriolak Saiolan enpresa bisitatu zuen egubakoitzean. Egungo egoera ekonomikoa hobetzeko, aldaketa soziala beharrezkoa dela adierazi zuen eta, helburua lortzeko, gazteen ekintzailetasunaren eta berrikuntzaren garrantzia azpimarratu. 

Idazkari nagusiarekin batera, Arrasaten izan ziren Rafaela Romero, Gipuzkoako Batzar Nagusietan sozialisten bozeramailea; Julio Astudillo eta Mikel Diez, exekutibako Ekonomia eta Mugikortasun idazkariak; eta Arrasateko sozialisten arduraduna, Paco Garcia. 

Ekintzaileak babestu 

Krisiari aurre egiteko, PSE-EEk eta Bilduk 7,6 milioi euroko funtsa itundu zuten, horrela enplegua sortzen laguntzeko; baina Gipuzkoako gobernuaren "pasibotasuna" salatu zuten sozialistek. Arriolaren esanetan, Bilduk –eta EAJ-k Jaurlaritzan– ez du nahikoa esfortzu egin; "desengainatuta" zegoela zioen, krisiaren aurkako planarena "oso motel" doalako. "Gobernu indartsuen beharra" dagoela adierazi zuen sozialisten buruak, eta Saiolan bezalako enpresak babestearen garrantzia azpimarratu zuen; horrela, ekintzailetasuna bultzatuz, herri lehiakor bat sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak