Zezen barik jairik ez zegoeneko sasoi batera bidaia, Kulturaten

Jon Berezibar 2013ko ekainaren 8a

San Juan jaietan 25 urte beteko dira Arrasaten corrida baten azken zezena hil zutenetik. Bobidoek oraindik ere lekua dute jai egitarauetan baina ez garai baten pizten zuten zirrararekin. Zezenketekiko –animalia hil zein ez– sasoi bateko grina jasotzen da Kulturaten atzo zabaldu zuten erakusketan. Jarduerak berak piz dezakeen egungo arbuiotik harago, erakutsi gura da zezenketek herriko historian izan duten eragina.

Urtebeteko lana jaso du Ana Isabel Ugalde historialariak Zezen festak Arrasaten (XVI.-XX. mendeak) liburuan eta ikerketatik eratorritako erakusketan. Prentsako albiste, kronika eta artxibo historikoetan egindako murgiltze sakonarekin herrian zezenketek izan duten eragin eta garrantziaren historia zabal eta aberatsa jaso du Ugaldek eta lan oparo hori kalitate handiko argazki ikusgarriekin osatzen da. Ekain amaierara arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak