Mondraren Ardo eta Gazta Eguna, euritsua baina jendetsua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 8a, 16:15

Eguraldiak batere lagundu ez badu ere, nahikoa jende hurbildu da Arrasateko Herriko plazara, Mondraren Ardo eta Gazta Egunera. 20 upeltegi inguru etorri dira aurten eta ardo zuria, gorria zein beltza dastatzeko aukera egongo da iluntzera arte. Era berean, gazta lehiaketako irabazlea ezagutu dugu dagoeneko: Jesus Aranburu. Jose Luis Ezkurra Mondrako zuzendaritza taldeko kideak goizak eman duenaren balorazioa egin digu: "Ez da lehen aldia eguraldi txarra egiten diguna eta jendea ondo erantzuten dabil, umoretsu dator. Beraz, gu ere pozik gaude. Ardo eta Gazta Eguna hitzordu garrantzitsua da hainbat upeltegi eta gaztagilerendako". 15:00etan bazkalordurako atsedenaldia hartuko dute eta arratsaldean okela pintxoak dastatzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak