Espero moduan, Fiachrasen kontzertuak jende asko bildu zuen atzo Arrasateko gaztetxean. 267 sarrera saldu ziren guztira eta emanaldiak ez zuen hutsik egin. Lehen bi diskoetako kantuak jo zituzten, jarraitzaileen artean ereserki bihurtu direnak dagoeneko, eta horiez gain, kantu berriak ere jo zituzten: Sumision City Blues taldearekin batera atera duten 'single'-koak, hain justu: '57 segundos' eta 'Antes de marcharme'. Aitor Aldanondo, Haritz Artola eta konpainiaren kontzertuarekin urrira arte agurtu zen Kooltur ekimena, hirugarren ikasturteko azken kontzertua izan zen-eta atzokoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.