Egitaraua aurkezteaz gain, herritarren inplikazioa eskatu du Sanjuanetako Txosna batzordeak

San Juan jaietako oinarrizko guneetako bat den Txosnaguneko ekintzak aurkeztu zituen atzo Txosna batzordeak. 'Ez da makala izango' leloa zuten kamisetak jantzita egin zuten agerraldia eta kamiseta horiekin saiatuko dira iazko arantza kentzen. Izan ere, iaz garabi batek igo behar izan zuen makala. Ekainaren 22an irekiko dira txosnak eta hilaren 26ra arte festa giroak ez du etenik izango. Gaur bertan jarriko dira salgai Uarkapen egingo den herri bazkarirako txartelak;, Irati, Basati, Ekaitz eta Iluntz tabernetan, 14 eurotan. 600 txartel jarriko dituzte salgai. Herritarren inplikazioa eskatu dute: "Koadrilei dei egiten diegu txosnetan txandak betetzera eta jaietan inplikatzera".

EGITARAUA

EKAINAK 22:

– 17:00etan txosna irekiera.
– 18:30 KONTUZ!! EZ ZAITTEZ JAITSI ESPALOITTIK! TXOSNETAN!!
– 23:00 KONTZERTUAK TXOSNETAN.
•    TXOSNA LIFE SOUND MADAFAKA FESTIVAL!! (Arrasateko Surf eskolaren eskutik): Los Txikos del Maiz, Glaucoma eta DJ Makala.

EKAINAK 23

– 12:00 TXUPINA TXOSNETAN AEDk!! ZORIONAK 30 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN                                     
•    ONDOREN TRIKIPOTEUA.
– 14:30: HERRI BAZKARIA UHARKAPEN
– 17:30 TXOPOPOTEOA UHARKAPETIK.
– 19:30 AURTEN BAI, MAKALA ZULUEN SARTUKOU!

EKAINAK 24

– GOIZEKO 7:30etan GOSARIA. ESNE BELTZAREN ETA UDALAKO                                         MONJEN ESKUTIK.
– ARRATSALDEAN ZEHAR, MUSIKA KALERA (Musikarien emanaldi askea alde zaharretik)
– 18:30etan: GASOLINERATIK HASITA, PRESOEN ALDEKO KALEJIRA! KALERRIRA!! ELKARTASUNA ESKURIK ESKU!
– KONTZERTUAK GAZTETXEAN.

EKAINAK 25:

– “ZEUK EIN ZEUK JAN” HERRI BAZKARIA, GOIZETIK HASITA, (Master chef   lehiaketa mondrauen. Babesleak Fagorreko lapikoak)
•    KARAOKEA BAZKALOSTEA ALAITZEKO, MAIXA ETA ITZIARREKIN.
– 17:30etan 42. STREET BOULDER TXAPELKETA.
– 22:30etan KONTZERTUAK TXOSNETAN.
•    MONTERROCK-SEKUOIA FESTIVAL: Gose, Vendetta eta DJ DZ.

EKAINAK 26:

– EGUNEAN ZEHAR EDARIAK MERKEAGO
– 17:30ETAN, GANORAZ BUKATZEKO, TXOSNETAN MERIXENDIA!! TXANPIONS TORTILAK

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.