Naiara Agredak estreinatu du aulki berria, "oso pozik"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 7a, 12:20

Maiatzeko azken aste bukaeran heldu zen Naiara Agredaren gurpildun aulki berria. Bi hilabete itxaron behar izan dute; izan ere xasisa Amerikako Estatu Batuetatik ekarri dute eta gainerakoa Alemaniatik. Itxaronaldia luzea izan da baina merezi izan du: "Itzela da aldaketa. Naiara oso pozik eta gustura dago aulki berriarekin. Askoz erosoagoa da", dio Almudena Viecok, Naiararen amak. Aulki berriarekin "lau edo bost urte" irautea espero dute eta beraz, amaitutzat jo dute tapoi bilketa kanpaina. Tapoi bilketaren ostean Donostiako familia batek dirua batzeko beste kanpaina bat hasi zuen Naiararen kasua komunikabideen bidez ezagutu ostean: "Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi", adierazi du Viecok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak