Goienak urteko batzar orokorra egingo du arratsaldean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ekainaren 6a

Gaur, eguena, egingo du Goiena Komunikazio Taldea Koop. Elkarteak batzar orokorra; 17:30ean da lehen deialdia, eta 18:00etan bigarrena. Batzarra Arrasateko Kulturaten izango da, Jokin Zaitegi gelan. Mahai gainean izango diren gaien artean, kooperatibako lehendakariaren (Estepan Plazaola) kargu uztea eta berria aukeratzea bozkatuko da. Hain justu, Aitor Izagirre (Arrasate, 1983) da Goienak proposatuko duen hautagaia.

Ondorengo da gai zerrenda:

1. Batzarreko akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
2. 2012ko ekainaren 7ko batzar orokorreko aktaren onarpen txostena irakurtzea.
3. 2012ko kudeaketaren memoria azaltzea.
4. 2012ko kontuen berri ematea eta emaitzen erabilera onartzea.
5. Zaintza Batzordeko kideen txostena irakurtzea.
6. 2013ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartzea.
7. Bazkide ekarpenen eguneraketa.
8. Errektore Kontseiluko kide berriak aukeratzea.
9. Lehendakariaren kargu uztea eta berria aukeratzea.
10. Galderak eta eskaerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak