Astelehenean, hilaren 10ean, 10:00etan itu txapelketa izango dute eta 18:00ak aldera, senideendako Iturbide egoitzako koroaren aurkezpena eta emanaldia egingo da.
Martitzenean, 10:00etan, Arizmendi Ikastolako haurren jaialdia egongo da eta arratsaldean, 17:00ak aldera, Oñatiko Ikusi Makusi antzerki taldeak "Non dago alkatearen hanka?" antzeztuko du.
Hilaren 12an, eguaztenean, egoitzako egun berezia izango da: bazkaria eta dantzaldia egingo dute Iturbidekoek, Etxaluzen.
Eguenean danborrada entsegua egingo dute 10:00etan eta "Alaitzen" taldearen eskutik Mexikoko abesti errezitaldia izango dute 17:30ean.
Amaitzeko, ekainaren 14an, 10:00etan, bolo txapelketaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek eta ondoren diplomak banatuko dira. 17:00etan, Aste Nagusiari amaiera emateko bingo berezia egongo da, opariekin eta guzti.