Amaia Albes diseinatzaile arrasatearrak publikoaren saria jaso du Gure Moda Gaur lehiaketaren bigarren edizioan. Tablet bat eta moda aldizkari bateko urte osorako harpidetza irabazi ditu Albesek baina adierazi digunez, "onena" da bere kurrikulumean betirako geratuko dela. Lehiaketan Euskal Herriko 15 diseinatzaile gaztek hartu zuten parte, 35 urtetik beherakoak guztiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.