Hodi bat apurtu da Iturriotz kaleko 28. zenbakiaren parean

Duela 20 minutu inguru hodi bat apurtu da Iturriotz kaleko 28. atariaren parean. Lekukoek eman diote gertatutakoaren berri udaltzainei, eta bertaratu direnean hodia puskatuta zegoela eta ura kalera ateratzen ari zela baieztatu ahal izan dute. Brigadako langileei abisua eman diote eta aurki konponduko dute arazoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.