Ardo dastaketa antolatu du Mondrak zapaturako

Ander Larrañaga 2013ko eka. 5a, 21:57

Zapatu honetan izango da, hilaren 8an, herriko enparantzan, Mondrak antolatu duen ardo dastaketa. Goizez zein arratsaldez egongo da aukera ardo desberdinak dastatzeko. 18 eta 20 upeltegi bitartean egongo dira ardo zuri, gorri zein beltza gerturatzen direnei eskeintzeko asmoz. Goizean gazta lehiaketa ere izango da, eta nola ez, ardoarekin batera txistorra jateko aukera ere egongo da. Zozketa txartelak salgai egongo dira eta zozketa eguerdi aldera egingo da. Arratsaldean, 19:30tik aurrera haragi pintxoak jateko aukera ere egongo da.

Arrasateko Udala, Ibai-Arte, giokela eta Jose Ramón Otamendi harategia izan dira dastaketa hau burutzen lagundu dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak