Aurten ere Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak kurtso amaierako erakustaldia egingo du

Ander Larrañaga 2013ko eka. 5a, 21:26

Ekainaren 8an izango da erakustaldia Uarkapeko frontoian, 11:30etatik aurrera. Kanpanzar Harrobiaren babesarekin, gimnasia talde arrasatearra osatzen duten 5 eta 22 urte bitarteko 130 gimnastek urte osoan zehar egindako lanak erakustiko dituzte. Taldeka zein bakarka egindako dantzatan, pilota, uztaia, mazoak eta zintak bezalako material artistikoak erabiliko dituzte. Gainera, Espainiako txapelketan parte hartu ondoren, klubeko aerobik taldea ere bertan izango da aurtengo koreografia erakusteko asmoz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak