Emakumeen sexualitatea jorratuko duen hitzaldi eta tailerra Ekin Emakumeak elkartearen eskutik

Ander Larrañaga 2013ko ekainaren 5a

Sexu aniztasuna, maitasuna, desioa eta sexualitatea historian zehar gaiak jorratuko dira hitzaldian. Historiaren inguruan Montse Velazko, Arrasateko Sexologia Zerbitzuko kidea, jardungo da eta Maitasun Sexologia Zentroko Estitxu Iriondok eta Miren Navarrok, sexu aniztasuna, maitasuna eta desioa gaia hartuta solasaldia eskainiko dute. Hitzordua ekainaren 12an izango da, 18:00etan, Ekinen.

Ekainaren 19an ere, 18:00etan, Bitxigorria boutique erotikoko Nerea Sanchok, Sexualitate ereduen, osagarrien eta formula erotikoen inguruko talerra eskainiko du.

Izen ematea derrigorrezkoa da eta hiru euroko kostua izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak