Arrasateko TAO sistemaren tasak onartu dituzte

Imanol Gallego 2013ko eka. 5a, 16:25

Atzoko osoko bilkurak Arima zubi plazaren inguruan aparkatze arautuaren eta egoiliar nahiz merkatari txartelen tasak onartu zituen. Egongo diren bi guneetan, lehen 90 minutuak doakoak izango dira.

Uda ostean martxan jarri nahi duten TAO sistemako tasak onartu dituzte. Aparkatze arautuak bi gune izango ditu eta gunearen arabera, erabiltzaileek minutu kopuru ezberdin bat izango dute.

Arima zubi plazaren inguruan gehienez hiru ordu aparkatzeko aukera egongo da. Gainontzeko guneetan aldiz, sei orduko epea egongo da. Bietan baina, lehen ordu eta erdia dohainekoa izango da.

Egoiliar eta merkatarien kasuan ez da gune bereizketarik egingo. Ohiko egoiliar txartelak 10 euroko kostua izango du. 1 motako merkataritza egoiliar txartelak aldiz 20 eurokoa eta 2 motako merkataritza egoiliar txartela eskuratzeko 50 euro ordaindu beharko dira.

Denbora agortu eta txartela jarri ez dutenek isuna izango dute eta salaketa kentzeak 10 euroko kostua izango du.

Ordaindu beharreko tasen taula

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak