Aurtengo Udaixe uztaileko lehen hamabostaldian egingo da

Ander Larrañaga 2013ko eka. 4a, 19:02

Badator Udaixe 2013! Uda, eta honekin batera oporrak, iristear dira eta gazte arrasatearrek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute Udaixeri esker. Arrasateko auzoetako hiru gaztetxokok eta erdiguneko gazteguneak ateak itxiko dituzte sanjuanetarako eta udari begira Udaixek bete ahal izango ditu gazteen aisialdia.

Aurtengo Udaixe uztaileko lehen hamabostaldian kokatu dugu, asteartetik ostiralera egunero izango dira ekintzak. Aurtengo irteera, uztailaren 16tik aurrera izango da. Nora joan, zer egin eta bestelakoak, kanpaldira joango diren gazte koadrilekin adosteko asmoa agertu du antolakuntzak.

Eskaintza oparoa

Hona hemen aurtengo ekintza zerrenda. Ekintzetan eguraldiagatik edo beste arrazoi batzuengatik aldaketarik balego, izena emandako gazteei jakinaraziko zaie.

Uztailak 2 Gamarrako igerilekuetara irteera

Uztailaren 2an Udaixeren klasiko bat bilakatu den irteera; Gamarrako igerilekuetara joango dira bost euroren truke. 11:00etan irtengo dira Gasteiz aldera Garibaiko geltokitik.

Uztailak 3 Zirkoa Biterin eta Afarimerienda

Biteri zirko bilakatzea izango da helburua. Monozikloak, hankapaloak, Slake Lineak,... musika eta giro polita  egongo da arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Ondoren afari-merienda egingo dute Gaztegunean. Izen ematea 2bieuroren truke.

Uztailak 4 Paintball eta Hondartza

Kostaldera joango dira oraingoan; Lastur inguruan Paintballean jokatuko dute eta bazkaltzera hondartzara jaitsiko dira. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Irteeraren prezioa 15 eurokoa izango da eta goizeko 10:00etan irtengo dira gaztetxoak Garibaitik.

Uztailak 5 Afari-merienda eta beldurrezko pelikula Gaztegunean

Erdialdeko Gaztegunean elkartuko dira gazteak arratsaldeko 18:30etan, afari-merienda prestatuko da eta beldurrezko pelikula ikustea izango da plana. Euro bat ordaindu beharko da egun honetako ekintzatan parte hartzeko.

Uztailak 9 Mendi buelta eta Udalako igerilekuetara

11:00etan irten eta mendi buelta bat egingo dute, ondoren, Udalako igerilekuetara joango dira guztiak arratsaldea pasatzeko asmoarekin. Irteera honen prezioa bi eurokoa izango da eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Uztailak 10 Koadrilen arteko lehia

Hiru edo lau pertsonako taldeek eman beharko dute izena koadrilen arteko lehian parte hartzeko. 18:30ean elkartuko dira Gaztegunean eta euro bat ordaindu beharko da pertsonako.

Uztailak 11 Surf ikastaroa Zarautzen

Udaixeren beste irteera klasikoetako bat da surf ikastaroa. Zarautzeko surf eskolakoen laguntzaz Surfaren hastapen ikastaroa izango dute, ondoren, egunpasa egingo dute guztiek Zarautzen. Irteera 10:00etan izango da Garibaien eta prezioa 15 eurokoa izango da.

Uztailak 12 Sukaldaritza eta afari-merienda

Udaixeko ekintzei sukalde giroan emango diete amaiera. 18:30ean Gaztegunean elkartuta, taldetxo bakoitzak bere pizza diseinatu eta prestatu beharko du.

Uztailak 16-17-18 kanpaldia

Hiru egunetako udaleku txiki batzuk antolatuko dituzte. Esan bezala, gazteen esku geratuko da antolakuntza, beraz, Udaixek gonbita luzatu nahi du ekintza honetan, eta gainontzekoetan ere, parte hartzeko.  Irteera honen prezioa 40 eurokoa izango da.

Irteera eta ekintzetara etortzeko izan emate fitxa bete eta matrikula bat ordaindu beharko da esku dirutan. Izen emate fitxak eta matrikulak Gaztetxoko ezberdinetara, gazte bulegora edo Txatxilipurdiko bulegora eraman beharko dira. Irteerak ezingo balira gauzatu, eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik, beti egongo da gazteentzako eskaintza erdiguneko Gaztegunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak