Aurtengo San Juan festei azken ukituak ematen

Imanol Gallego 2013ko eka. 3a, 15:05

Hilabete baino gutxiago falta denean, hasi dira herriko festa nagusiei azken ukituak ematen. Klasikoak mantendu egin dira eta egitarauak zenbait aldaketa izango ditu.

Dragoi jana 24tik 22ra aldatu dute, festen guneak ere aldaketak izango dituzte, Seber Altubek musika kontzertua eskaini ahal izateko eszenatokia izango du-eta. Kepa Urteaga kultura zinegotziak azpimarratu nahi izan duen moduan, "ez dugu inor kanpoan utzi nahi izan". Detaile askorik eman ez dituen arren, Udalak festak anitzagoak egiteko esfortzu berezia egin du.

San Juanak sortzeko bilerak

Aurreko urteko arrakastaren ostean, Udalak, bigarren urtez, festen egitaraua definitzeko parte hartze prozesua martxan jarri zuen. "Aurten denbora gehiago eskaini diogu", zioen Urteaga zinegotziak.

Guztira lau bilera egin dituzte eta aste honetan egin dutena izango da azkena. Bilera hau, baina, ezberdina izango da, bertan, parte-hartzea eskatu beharrean, aurreko bileren emaitzak aurkeztuko dira-eta. Urteagak azpimarratu zuen bezala, "parte hartu dutenei egitaraua azalduko diegu, eurak izan baitira aurtengoaren sortzaile eta parte-hartzaileak".

Zenbait berrikuntza

Aurretik, baina, hasi gara aurtengo festetako zenbait zertzelada ezagutzen. Aurreko urtean moduan San Juan bezperaren bezperako kontzertuek girotuko dute herria. Dragoi janaren ohiko eguna 24a izan den arren, aurten 22an izango da eta Goikobaluk girotuko du San Juan eguneko gaua.

Aurten inoiz baino musika gehiago egingo da. Oihan Vega eta ohiko kontzertuez gain, Seber Altubek ere bere protagonismoa izango du, espazio honetan festetan kanpoan geratu izan diren musikak estilo ezberdinek beraien tokia izango dutelako.

Festetako kartel lehiaketa

Oraindik aurtengo kartela aurkezteko epea ez da amaitu. Hori bai, epea gaur bukatzen da eta proposamenak arratsaldeko zazpiak aurretik aurkeztu beharko dituzte, BAZen. Interesa dutenek jakingo duten moduan, lehiaketako irabazleak 750 euro jasoko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak