Zapaturako, hilak 8, Taiko ikastaroa antolatu du Arrasate Musikalek

Ander Larrañaga 2013ko ekainaren 3a

Taiko izenaz ezagutzen da Japoniako perkusio tradizionala. Tanbor handiekin eta Bachi izeneko egurrezko makila potolo batzuekin jotzen da, kolpe indartsuen bidez.

9:30etatik 11:00ak bitartean, gazteei zuzendutako ikastaroa egingo da, 12-16 urte bitarteko gazteei batez ere eta 11:30etatik 13:00ak bitartean nagusientzako ikastaroa izango da. Isabel Romeo Biedma, Madrilgo Seiwa Taiko taldeko kidea izango da irakaslea: Japonian bi urtez egon zen bertako instrumentu tradizional hau ikasten.

Familientzako deskontua

Ikastaroak 25 euro balio ditu, baina ikasleen gurasoren bat animatzekotan, 5 euroko deskontua egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak