Zazpinakako errugbi txapelketaren beste edizio bat izan da arratsaldean Mojategin. Denera zortzi taldek parte hartu dute: Bera Bera, Bizkaiko selekzioa, Zarautz, Gaztedi, Getxo, Eibar, Uribealdea eta Arrasate. Finalean, arrasatearrek Bera Bera indartsuaren aurka galdu dute (5-0). Baina oso pozik azaldu dira emaitzarekin.