Gaur, zapatua, jokatu dira Zaldibarko futbito txapelketako finalak. Lehenengo partidan, hirugarren eta laugarren postuetarako, Lasagabasterrekoek Iriztukoen aurka irabazi egin dute; parekatua izan da norgehiagoka. Finalean, berriz, Driblingekoek mendean hartu dituzte Ostantzekoak.