Aurtengo leloa, "norbaiti laguntzea"

Leire Kortabarria 2013ko eka. 1a, 16:09

Inork ezin die denei lagundu, baina denok lagundu diezaiokegu norbaiti. Horixe da aurtengo Elkartasun Egunean antolatzaileek azpimarratu nahi izan dutena eta jendeari helarazi nahi izan dioten mezua. Urtero moduan, elkartasun mezua zabaltzeko, Gobernuz Kanpoko Erakundeek salmenta postuak, tonbola, musika eta beste ekintza batzuk egin dituzte Seber Altuben.

Umeendako puzgarririk ez da egon, eguraldia dela-eta. Hala ere, pozik agertu da Cristina Etxenausia, antolatzaileetako bat: "Jendea badabil parte hartzen; eta egun honetako gure helburua pobreziaren inguruan kontzientzia zabaltzen laguntzea da, hori da gure misioa".

Arratsaldean ere Seber Altuben izango dira Elkartasun Eguneko postuak. Harreman, Mundukide, Bidezko Merkataritza denda, AMS, Serso, Kaleratzeak Stop! eta Nubi GKEak eta Arizmendi ikastolako neska laguntzaile batzuk dabiltza postuak aurrera eroaten. Aurten, Ibai-Arte merkataritza elkarteak opariak eman ditu Elkartasun Eguneko tonbolarako, eta Eroskik Asturiasko agroturismo baten egonaldia oparitu du. Gaur iluntzean jakingo da ze zenbaki izan den sariduna.

Gaur batzen duten diru guztia Indiako Ankurreko umezurztegiari laguntzeko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak