Oraindik erosi daitezke Leo Harlemen emanaldirako sarrerak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ekainaren 1a

Arrasateko Amaia antzokian aritu da umorista hilaren 29an eta oraindik ere sarrerak erosteko aukera daukate interesatuek. Harlem Sergio Olallarekin batera arituko da '¿Qué hay de nuevo?' ikuskizunarekin.

Barneak husteko modu aproposa izaten da barre egitea eta komikoen lanak asko errazten du aurpegiko giharrak funtzionamenduan ipintzean. Hala, terapian laguntzeko eta une atsegina pasarazteko lanetan hutsik egingo ez duen aurpegi ezagun batek bisitatuko du Arrasate ekainaren 29an. Leo Harlem umorista ekainaren 29an Arrasateko Amaia antzokian izango da bere azken ikuskizunarekin publikoari algara ateratzen.

Hain zuzen ere, Madrilen maiatzean aurkeztu zuen ¿Qué hay de nuevo? lan berria ekarriko du Arrasatera. Harlem, baina, ez da bakarrik egongo, umorean aditua den Sergio Olalla edukiko baitu alboan.

Sarrerak 24 eurotan

Nahiz eta sarrerak apiril amaieran ipini zituzten salgai, oraindik ere dezente geratzen direla adierazi dute.
Prezio bakarra zehaztu dute Harlem eta Olallaren ikuskizunerako, 24 euro. Gura dutenek Internet bitartez eros ditzakete sarrerak, http://www.kutxasarrerak.net atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak