San Juan eguneko 80 urtetik gorakoen omenaldirako izen-ematea, ekainaren 19ra arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 31

Alkatetzak jakinarazi duenez, urtero San Juan egunean 80 urtetik gorakoei egiten zaien omenaldian izena emateko aukera dago. BAZen –Arano eta Garcia maisu-maistrak kalean– eman behar da izena, datorren ekainaren 19a baino lehen, zerbitzuak duen ordutegiaren barruan. Izena emateko beharrezkoa izango da Nortasun Agiria aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak