Aurtengoan Monte tabernako Giroko porra Musakolara joan da

Jone Albeniz 2013ko mai. 29a, 21:48

Gaur eguaztena, 18:30etan banatu dira Monte tabernan Giroko porrako sariak. Lehenengo postuan geratu den Astotxo2 Musakolako taldeak 8.436,00 euroko saria jaso du. Bigarren postuan geratu den Oscar Bravok 5.272,50 euro eta hirugarren postua lortu duen txispasek 2.636,25 euro.

Urtero jende gehiagok hartzen du parte Monte tabernako Giroko porran. Aurten ere, 703 zerrenda aurkeztu dira eta horietatik lehenengo hamarrak sarituak izan dira.

Irabazleak

Kontxi Caceres, Estibaliz San Jose, Araceli Herrero eta Ines Aldaiek egindako zerrenda izan da aurtengo porrako irabazlea. Monte tabernako porran parte hartzen duten hirugarren urtea da eta duela bi urte Tourreko porran puntu bateko aldearekin, bigarren postuan geratu ziren. Oraingoan berriz, lehenengo postuan geratu da zerrenda eta 8.436,00 euroko saria jaso dute. Diru honen zati batekin, Galiziara joango dira Reala ikustera. 

Sari asko

Hamar sari banatu dira. 

  • 1.saria: Astotxo 2; 8.436,00 euro
  • 2.saria: Oscar Bravo; 5.272,50 euro
  • 3.saria: Txispa; 2.636,25 euro
  • 4.saria: Se ha casado; 527,25 euro
  • 5.saria: Arkaitz; 527,25 euro
  • 6.saria: El músico; 527,25 euro
  • 7.saria: Xmen 3; 527,25 euro
  • 8.saria: Pinotxo 3; 527,25 euro
  • 9.saria: Bolon 3; 527,25 euro
  • 10.saria: Jon eta Markel; 527,25 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak