Bide zaharretatik ibilaldia etzi, Besaide elkarteak antolatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 31

Besaide mendizale elkarteak antolatuta, Arrasateko bide zaharretatik mendi ibilaldia egingo dute domekan. 09:00etan irtengo dira San Isidro elizatik eta ibilbide honakoa izango da: Arrasate, Etxezarreta, San Prudentzio gain, Zazpi Bide, Bedoña, Kurtzetxiki eta Arrasate. Ez dago izena eman beharrik eta antolatzaileek "ahalik eta jende gehien" agertzea gura dute.

Kurtzetxikin geldialdi berezia egingo dute, Udalak iaz egindako lanei esker elurzuloa nola geratu den ikusteko. Inguru hori balioan jartzeko konpromisoa hartu zuen Udalak, besteak beste, herritik oso gertu dagoelako. Besaidekoen arabera, "leku zoragarria" da eta "oso bista onak" ditu.

Beteranoen martxa bihar

Bestalde, bihar egingo dute beteranoen 12. irteera, Araban. Lau ordu eta erdiko ibilbidea aurreikusi dute eta bost mendi igoko dituzte. 07:00etan irtengo dira Garibaitik.
Horrez gain, Pirinioetara – Val d' Echo– egingo duten hurrengo irteeran izena eman ahalko da astelehenean, Besaideko egoitzan (19:30-20:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak