Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da behin-betiko esleipenetik hasita, eta isilbidez beste batez luzatu ahal izango da, gehienez ere lau urte izan arte, beti ere aldeetako baten batek salatu ezean hori hiru hilabete lehenago.
Ordutegia eta prezioak
Gutxieneko ordutegia honakoa izango da: astelehenetik egubakoitzera 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 21:30era. Zapatu, domeka eta jai egunetan berriz, honakoa izango da gutxieneko ordutegia: 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 22:00etara. Prezioak Udalak zehaztuko ditu.