300 herritar baino gehiagoren aurrean eta herriko zenbait elkartek antolatuta hitzaldi arrakastatsua eskaini zuen Olivaresek. Bere esanetan "krisiak eztanda egin zuenetik ekonomiak baino, gizabanako eta familiek", pairatu dituzte ondorio lazgarrienak. Honek, mundu ekonomiko eta finantzarioaren inguruko iritzia "zeharo okertu du".
Ikuspegi ezkorrarekin geratu beharrean Olivaresek zenbait irtenbide aipatu zituen, tartean kooperatibismoa. Kooperatibismoak baina, ez ditu munduaren arazo ekonomikoak konponduko. Horretarako, Olivaresen esanetan "pentsamolde aldaketa" beharrezkoa da.